errepikatu
ok
SEXUA
Aukeratu zein gorputzarekin agertu nahi zaren denboraldiko poster ofizialean.
Zure posta elektronikoa bidal dezakezu SD Eibarko hurrengo ekintzen berri jaso ahal izateko.
ATZERA
POSTERRA IKUSI
errepikatu
ok
deskargatzeko
PARTEKATU

POSTERRA

Eibarkoa izatea lurralde geografiko eta emazoinal baten parte izatea da. Trumoiek oihartzun bikoitza duten hiria, zelaira aldapan gora heltzen dena eta Egoari goroldioa hazten zaiona. 27.000 Daviden hiria, astero Goliath ugari zabukatzen dituena. Erresilientzian landutako harrotasun armagina. Herri-tamaina duen hiri bateko zaleen kopuru industriala. Zuek gabe Eibar ez da ezer.

Urteak daramatzazue taldeari dena oparitzen, eta aurten, batez ere aurten, oparia guk zuei egitea tokatzen zaigula uste dugu. 20-21 denboraldiko poster ofizialaren parte izan zaitezela nahi dugu. Aukeratu gure lehenengo bi taldeetako zeinean agertu nahi duzun, eta betirako izango den posterraren parte izan zaitez.

Deskargatu ahal izango duzu eta zuk zeuk etxean inprimatu, edota gure denda ofizialean doan eskuratu, deskargatutako zure png-a posterofizialla@sdeibar.com helbidera bidaliz.
Eskerrik asko gure alboan jarraitzeagatik eta Gabon zoriontsuak!

Ondoren denboraldi honetako posterrean behar bezala ateratzeko baliogarri izango zaizkizun hiru gomendio samur emango dizkizugu.

Argazkia behetik ez botatzea gomendatzen dizugu. Harro eta aurrera begira posatu. Hobe lepoa janzkirik gabe baduzu.

Aurpegi osoan era bereko argiak ematea eta atzealde neutro eta garbia izaten saiatu.

Frogatu eta nahi duzun beste errepikatu, gehien atsegin duzun emaitza lortu arte. Hobeto doakizun argia bilatu, distantzia, begirada… baina batez ere dibertitu eta esperientziaz gozatu.

Cast

Creando póster

ESTE PROCESO PUEDE
TARDAR UNOS MINUTOS